Salaketa Kanalak
Jesus’eko Santa Teresa Konpainiak Jokabide Orokorreko Kodeak zuzentzen du bere jarduera, Segurtasun Barne Arautegiaz osatua, Informazioaren Kudeaketaren arautzailea dena. Jokabide Orokorreko Kodeak Jesus’eko Santa Teresa Konpainiaren jarduera profesionala garatzen duten guztiek bete behar dituzten jokabide irizpideak ezartzen ditu. Bere helburu nagusia da etikaren eta erantzukizunaren sustapena erakundeko jarduera gauzatzean.
Salaketa kanala Jokabide Orokorreko Kodearen aurreikuspenak betetzeko sortu da, informazioaren kudeaketari eta arau-hausteen eta delituen prebentzioari dagokionez. Tresna honek edozein pertsonari aukera ematen dio edozein gorabehera jakinarazteko, edo, bere irizpideen arabera, Jokabide Orokorreko Kodea urratzen duten gertakari edo jokabideak salatzeko, edo irregulartzat, legez kanpokotzat edo delitutzat jotzen direnak jakinarazteko.
Kanal hau horretarako baimendutako pertsona batzuek kudeatzen dute, jarrera, inpartzialtasun eta objektibotasun baldintza egokiak dituztenek, eta haren bidez egiten diren salaketa guztiei izapidea emango diete salatzailearen konfidentzialtasuna bermatuz.
DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA.
Tratamenduaren arduraduna: CIPDI Tratamiento de la Información SL, helbidea C/ Sant Agustí n. 1 1º 1ª, 08301 Mataró (Bartzelona) dpd@cipdi.com
Tratamenduaren helburua: Salaketaren kudeaketa.
Kontserbazio epea: Salaketaren zilegitasunari buruz erabaki bat hartzeko beharrezkoa den denbora guztian zehar, eta salatutako gertakarien ikerketa burutzeko.
Nolanahi ere, datuak sartu direnetik hiru hilabete igaro ondoren, salaketa sistematik ezabatu beharko dira, salbu eta kontserbazioaren helburua pertsona juridikoaren delituen prebentzioaren ereduaren funtzionamenduaren froga ematea bada. Ez aintzat hartutako salaketak anonimo bihurtu besterik ezin izango dira gorde, LOPDGDDaren 32. artikuluak aurreikusten duen blokeatzeko betebeharra aplikatu gabe.
Eskubideak: Sarbidea, zuzenketa, aurkaritza, ezabaketa, tratamenduaren mugaketa, datuen eramangarritasuna eta baimenaren ezeztapena eskatzeko eskubideak erabil ditzakezu tratamenduaren arduradunari idatziz zuzenduz.
Informazio gehiago: https://www.cipdi.com/aviso-legal/